Ezporogi udalerriko etxe tradizionala da. Ageza herri txiki eta lasaiaren erdialdean kokatua.
Etxe zaharberritua da, hasierako egiturari eta materialei eutsita. Garai bateko tresnak eta lanabesak jarri dira ikusgai hainbat lekutan, bisitariaren gozamenerako. Horri esker, etxean egotea denboran atzera bidaiatzea bezalakoa da.
Etxeak baditu sukaldea eta jangela, zazpi logela, sei bainugela eta komun bat, liburutegia eta jakitokia, kanpoaldeko leku atseginaz gainera.
Etxea bereziki da goxoa, oso zabala eta erosoa, arras egokia haurrak dituzten familiendako, lorategi zabala baitu, bai eta haur parkea ere.
Erregistro zk.: UCR00920
Kategoria: 4 izar
Fernando Egea landetxeak duen gauzarik xarmagarriena erakusketa lekuak dira, haiei esker ibilbide jakingarria egiten baita inguru honetako usadio eta ohituretan. Zehazki, hiru erakusketa leku dira, eta haietan ikusgai dauden tresna eta lanabesek hiru arlotan barneratzeko aukera emanen diote bezeroari: nekazaritza, ardoa eta olioa.
													
													
													
													
													Enpresa honek autonomoen eta mikroenpresen eraldaketa produktiboa ekonomia berde eta digitalera (MRR) ekoizteko diru-laguntza jaso du Europar Batasunak – Next Generation EU-k finantzatua, SNE-NL-ren lankidetzarekin eta Recovery erakundearen baitan. Espainiako Gobernuaren Eraldaketa eta Erresilientzia Plana 2022. urtea.
Enpresa honek diru-laguntza bat jaso du turismo-enpresetako etxetresna elektrikoak berritzeko diru-laguntzen deialdian. Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Etxe tradizionala Ezporogiko udalerrian, Ageza herri txiki eta lasaiaren erdigunean kokatua.
Ezagutu gure apartamentu turistikoa Zangozan
Todos los Derechos Reservados © Fernando Egea Casa Rural